TRANSPIRENAICA by COMPRESSPORT 7. eguna, Parzan-Refugio Bujaruelo

21_07_01

Egun handia gaurkoa. Esperientzia honen hasieratik, gaur izan da ongi sentitu ez naizen lehen eguna, nekatuta nengoen. Eskerrak “arrastatu” naizeneko izugarrizko ibilbideek jarraitzera motibatzen ninduten, eta bailara berri bakoitzak, gehiago animatu baizik ez ninduela egiten. Egia esateko, Parzanetik abiatu eta Pietramulako muinorako norantzan doan pista igotzen hasi naizenean, ikuspegiak ikaragarriak izan dira, baina pista bera kaskarra. Pietramulara igo, eta gainontzeko bidaldia koadro baten markoztatzekoa izan da. Pinetako jaitsiera, Collata de AƱisclorako igoera latz eta amaigabea, Gorizeko aterpetxearen ingurua, Cola de Caballoko aldapa behera, … Nire erdipurdiko egoera fisikoaz aparte, dena perfektua izan da..

21_07_01

Eguneko anekdota bezala, Gorizeko aterpetxean zerbait jaten nengoela, bezero batzuk aterpetxeetako produktuen prezio altuez kexu entzun ditut. Jendeak ez du ulertzen aterpetxe horietako askotara jeneroa helikopteroz igo behar dela, eta horrek prezioak asko garestitzen dituela. Aterpetxeak garestiak izango dira, baina bertan zerbitzatzen dituzten anoak sekulakoak dira. Halako anoa handiak ateratzen dituzte, non plater erraldoi horiek mahai gainean uzten dituztenean, makarroiek begietara begiratu eta zera diotela: ” motel, gaur biotako bat ez da hemendik bizirik aterako!”

Tagged with:
Posted in Blog