ZIGOR

Zigor Iturrieta

.

Jaiotze data: 14th September 1974
Jaiotze herria: Euba (Amorebieta-Etxano, Bizkaia
Altuera: 1.64m
Pisua: 59kg
Bizilekua: Euba (Amorebieta-Etxano

Bera ez da orduko kontu haietaz gehiegi oroitzen, baina amak eta txikitako irakasleek bere mendirako zaletasuna txiki-txikitatik datorkiola esaten diote, 5-6 urte besterik ez zituela piper egin, eta mendira bakarrik joaten zela.

17 urterekin aurkitu zuen mendi eskalada. Garai hartan sukaldaritza ikasten zebilen Leioako Ostalaritza Eskolan, eta bertan Iñaki Marko “Kongi” ezagutu zuen, orduko eta oraingo Euskal Herriko eskalatzailerik indartsuenetako bat. Inguruko mendietara sarri joaten hasi zen, eta bere oporretako bidaiak laster aldatu ziren; tokiko eskalada eskoletako egonaldiengatik lehenengo, eta atzerriko eskoletako egonaldiengatik ondoren. 10 urte baino gehiago eman zituen eskalada munduan (7 c+ bideak), guzti hau, bere sukaldari lanarekin uztartuz. Ondoren, duatloi eta triatloiari eskainitako hiru urte etorri ziren, emaitzarik onena 2006an lortuz. Horrek, XTERRA lasterketan (Hawaii) parte hartzea ahalbidetu zion, lur orotako munduko triatloi txapelketan.

2000. urtean txipa aldatu, eta munduko jatetxe hoberenetako batzuetan sukaldari bezala aritu ondoren (Martin Berasategi, Michel Guerard, Zuberoa jatetxea, Etxebarri, Juantxu,…), katerineko enpresa batean lanean hastea erabaki zuen, bizitzaz pixkat gozatzeko asmoarekin. Hala ere, ez zuen 2008 urterarte hasi bere mendiko korrikalari ibilera. 2009an UTMBan parte hartzeko baliagarriak suertatuko zitzaizkion beharrezko puntuak eskainiko zizkion hiru ultra egin zituen. 2010ean lasterketa horretako hirugarren postua lortu zuen, eta 2011an Transgrancanaria, Trail du Sancy eta G2H lasterketak irabazi zituen. Bere baitan ditu Lavaredo Ultra Traileko (2012) laugarren postua eta Geres Traileko (2014) bigarrena ere. Guzti hori, sukaldari lanarekin bateratuz, beste behin ere.

Ordutik, mendiak poztasunak baizik ez dizkio ekarri: paisaia ahaztezinak aurkitzeko aukera, herrialde berriak, ezagutzea merezi izan duen jendearekin gurutzatzeko parada… Estimu bereziarekin oroitzen ditu irabazitako lehen lasterketa, Aramotz Mendi Lasterketa, UTMBko hirugarren postua, Transgrancanariako garaipena… Ezinezkoa litzateke kirol honek eskainitako ekarpen onuragarri guztiak izendatzea, baina gauza bat argi dauka: menditik lasterka ari denean, zoriontsua da.